
Otsailaren 5ean, EHUko Gipuzkoa Campuseko Carlos Santamaria eraikinean, «ingurupsiko sarea»-ren lehen ekimena izan genuen. Gure proiektua aurkeztu ondoren, jasangarritasunean lan egiten duten beste entitate batzuen esperientziak entzuteko aukera izan genuen:
- Irrisarri proiektuaren sortzaileak, Anderrek, Donostian eta beste hiri batzuetan erabilera bakarreko ontzien erabilera murrizteko egindako lana partekatu zuen, eta baita irrisarri edalontziaren eta programaren ibilbidea ere.
- Sare berdeak ezagutu genuen: Bizkaian abian den ekimen bat da, pertsona, erakunde, enpresa eta elkarteen sare bat konektatu nahi duena, tokiko ingurumenaren iraunkortasuna eta hobekuntza sustatzeko ekintza praktiko eta eraldatzaileak bultzatzeko.
- Eta Emaus (orain Batuz) entitatetik Albertok ehungintzaren arloan egiten duten lana azaldu zigun, hondakinen murrizketa eta kudeaketarako, eta, aldi berean, kolektibo kalteberen laneratzea sustatzen dute.
Partekatzeko, eztabaidatzeko eta elkarrekin gozatzeko egun bat izan zen. Esperientzia gustatu zitzaigun. Adi egon, topaketa gehiago antolatuko baititugu!!
🌱🌱🌱
El 5 de febrero, en el edificio Carlos Santamaría del Campus de Gipuzkoa de la EHU, tuvimos la primera iniciativa de la «red ingurupsiko». Después de presentar nuestro proyecto, tuvimos la oportunidad de escuchar las experiencias de otras entidades que trabajan en sostenibilidad:
- El creador de Irrisarri, Ander, compartió el trabajo realizado para reducir la utilización de envases de un solo uso en Donostia y en otras ciudades, y también el camino de su programa y del vaso reutilizable Irrisarri.
- Conocimos a Sare Berdeak: es una iniciativa en Bizkaia que pretende conectar una red de personas, entidades, empresas y asociaciones para impulsar acciones prácticas y transformadoras en favor de la sostenibilidad y la mejora del medio ambiente en el entorno local.
- Desde Emaus (ahora Batuz) Alberto nos habló del trabajo que hacen en el ámbito del textil, para la reducción y gestión de los residuos, a la vez que promueven la integración laboral de colectivos vulnerables.
Un día de compartir, debatir y disfrutar juntas. Nos gustó la experiencia. Atentas, que organizaremos más encuentros!!
